2. Giza Baliabideen Plana

2.5. Probaldia

Probaldia aukerakoa da, eta egitekotan, idatziz jarri behar da kontratuan.

Probaldiaren iraupena hitzarmen kolektiboetan finkatzen da, eta, hala egin ez bada, gehienez sei hilabetekoa izango da teknikari tituludunentzat, eta bi hilabetekoa gainerako langileentzat, enpresak 25 langile baino gutxiago dituenean izan ezik; kasu horretan, gehienez hiru hilabetekoa izango da.




 Ezin da probaldirik ezarri langileak aurretik funtzio berberak bete baditu enpresan, edozein kontratu-motarekin. Probaldian, langileak gainerako langileen eskubide eta betebehar berak izango ditu.