Antolaketa eta Giza Baliabideak
Requisitos de finalización
2. Giza Baliabideen Plana
2.6. Soldata
Soldata langileak bere lana egiteagatik jasotzen duen ordainsaria da. Kontratuan, urtean jaso beharreko zenbateko gordina (euroak) agertuko da, bai eta zenbateko hori zenbat ordainsaritan banatuko den ere (aparteko ordainsariak barne).
Soldata enpresako hitzarmen kolektiboan jasotakoa izango da, eta halakorik ez badago, probintziako edo Estatuko sektoreko hitzarmen kolektiboan jasotakoa. Nolanahi ere, ez da izango lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoa.
