2. Giza Baliabideen Plana

2.7. Lanaldia

Lanaldia langileak egunean, astean, hilean edo urtean egin beharreko ohiko lanorduak dira, eta gehienez astean 40 ordu eta egunean 9 ordu izango dira.

Lanaldia enpresako hitzarmen kolektiboan adierazitakoa izango da, edo bestela, probintziako edo Estatuko sektoreko hitzarmen kolektiboan jasotakoa.

Oharrak:

  • Enpresaburuek kontratuen oinarrizko kopia bat eman behar diete langileen ordezkariei, hamar eguneko epean. Oinarrizko kopia horretan, kontratuaren datu guztiak jarri behar dira, pertsonalak kenduta (NAN, helbidea, egoera zibila, etab.).
  • Enpresaburuek kontratuak EINen erregistratu behar dituzte, langileen ordezkariek sinatutako oinarrizko kopiarekin batera.