4. Kontratu-motak

Lan-kontratuak hainbat irizpideren arabera sailkatzen dira:

a) Iraupenaren arabera:

·         Mugagabeak

·         Aldi baterakoak

b) Lanaldiaren arabera:

·         Lanaldi osokoak

·         Lanaldi partzialekoak

c) Helburuaren arabera:

·         Arruntak

·         Enplegua sustatzekoak

·         Prestakuntza-helburua dutenak

d) Lan-harremanaren arabera:

·         Lan-harreman arrunta ezartzen dutenak

·         Lan-harreman berezia ezartzen dutenak

e) Aplikazio-eremu subjektiboaren arabera:

·         Orokorrak

·         Zehatzak: kolektibo espezifikoentzat

f) Laguntzen edo pizgarrien arabera:

·         Pizgarririk gabeak

·         Pizgarria dutenak

Aipatutako irizpideak elkarren artean konbina daitezke, eta kontratu-mota desberdinak sortu.

Langileen Estatututik ondorioztatzen denez, ereduzko lan-kontratua LANALDI OSOKO LAN-KONTRATU MUGAGABE ARRUNTA izango litzateke.


Langileen Estatutuaren lehen kapituluko 4. atalean (“Laneko kontratu-motak”), kontratu-mota hauek arautzen dira:

  •  Lan komuna eta taldekako kontratua (10. art.)
  •  Heziketa-kontratuak (11. art.)
  •  Lanaldi partzialeko lan-kontratuak eta txanda-kontratuak (12. art.)
  •  Etxean lan egiteko lan-kontratua (13. art.)

Langileen Estatutuaren 15. artikuluan beste kontratu-mota batzuk arautzen dira, baina kontratuaren iraupenaren arabera; beraz, kontratu mugagabeak eta aldi baterakoak edo iraupen mugatukoak bereizten dira.

Langileen Estatutuaren 17. artikuluak eta beste arau batzuek talde jakin batzuen kontratazioa orientatzen eta sustatzen dute ofizialki, hainbat neurriren bidez: dirulaguntzak, Gizarte Segurantzako kotizazioan hobariak, eta abar. Kasu horretan, kontratuak baldintza jakin batzuk bete behar ditu.