Antolaketa eta Giza Baliabideak
4. Kontratu-motak
Lan-kontratuak hainbat irizpideren arabera sailkatzen dira:
a) Iraupenaren arabera:
· Mugagabeak
· Aldi baterakoak
b) Lanaldiaren arabera:
· Lanaldi osokoak
· Lanaldi partzialekoak
c) Helburuaren arabera:
· Arruntak
· Enplegua sustatzekoak
· Prestakuntza-helburua dutenak
d) Lan-harremanaren arabera:
· Lan-harreman arrunta ezartzen dutenak
· Lan-harreman berezia ezartzen dutenak
e) Aplikazio-eremu subjektiboaren arabera:
· Orokorrak
· Zehatzak: kolektibo espezifikoentzat
f) Laguntzen edo pizgarrien arabera:
· Pizgarririk gabeak
· Pizgarria dutenak
Aipatutako irizpideak elkarren artean konbina daitezke, eta kontratu-mota desberdinak sortu.
Langileen Estatututik ondorioztatzen denez, ereduzko lan-kontratua LANALDI OSOKO LAN-KONTRATU MUGAGABE ARRUNTA izango litzateke.

Langileen Estatutuaren lehen kapituluko 4. atalean (“Laneko kontratu-motak”), kontratu-mota hauek arautzen dira:
- Lan komuna eta taldekako kontratua (10. art.)
- Heziketa-kontratuak (11. art.)
- Lanaldi partzialeko lan-kontratuak eta txanda-kontratuak (12. art.)
- Etxean lan egiteko lan-kontratua (13. art.)
Langileen Estatutuaren 15. artikuluan beste kontratu-mota batzuk arautzen dira, baina kontratuaren iraupenaren arabera; beraz, kontratu mugagabeak eta aldi baterakoak edo iraupen mugatukoak bereizten dira.
Langileen Estatutuaren 17. artikuluak eta beste arau batzuek talde jakin batzuen kontratazioa orientatzen eta sustatzen dute ofizialki, hainbat neurriren bidez: dirulaguntzak, Gizarte Segurantzako kotizazioan hobariak, eta abar. Kasu horretan, kontratuak baldintza jakin batzuk bete behar ditu.