Social Selling
Requisitos de finalización
1. INTERNET ETA SARE SOZIALAK ETE-ETAN
Internet eta sare sozialak oso eragin handia izaten ari dira ETEen enpresa-kudeaketan. Hala ere, batzuetan honelako esaldiak ikusten dira:
- “Teknologiak eta enpresa txiki eta ertainek ez dute oso bikote ona egiten: oinarrizkoena bakarrik daukate, ordenagailua, mugikorra, Internet...”
- “Bilakaera-prozesu logiko bat gertatzen ari da enpresak online munduan txertatzeko, baina... prozesua motela da eta ez oso eraginkorra” - Emprendedores aldizkaria.
Hala ere, digitalizazioa offline zegoena online jartzea dela pentsatzea akats handia da. Izan ere, online bezeroaren portaera eta offline bezeroarena desberdinak dira.
- Zergatik egon behar dut Interneten? Zure enpresaz ezer kontatzen ez baduzu, inork ez du haren berri izango.
- Zergatik egon behar du nire negozioak Interneten? Datuak, datuak, datuak.
- Gogoratzen du inork nola ziren Orrialde Horiak? Googlek ordezkatu ditu. Egunean 24 orduz irekita, urtean 356 egunez.
- Erakusleihoa, ez agertokia! Nire negozioa mundura zabaltzen da. “Lehiakideak bertan badaude, agian nik ere egon beharko nuke.”

Laburbilduz:
Internet eta sare sozialak…
- Aukera bat dira, baina ez iraultza.
- Haietan egon behar dut, norbait nire bila balebil ere, baina aurkituko nauten tokian egon behar dut.
- Beti ez dut lortuko gehiago saltzea, baina bezeroak nire erakusleihora hurbilduko ditut (bezero potentzial izatetik bezero izatera!!).
- Marketin tradizionaleko ekintzak ez dira ahaztu behar (horiek ere aldatzen ari dira).
- Eta gogoan izan behar da garrantzitsuena bezeroak direla! ☺
- Eta bezeroak izatea baino ia hobe da fan izatea!
