Lan-kontratuen tipologia
Los contenidos que se tratarán en "Tipología de contratos de trabajo laborales" son:
- Introducción
- Contratos de duración indefinida
- Contratos de duración determinada
- Contratos formativos
- Otros contratos
1. INTRODUCCIÓN
1. SARRERA

1.1 LAN-KONTRATUEN SAILKAPENA
Lan kontratuak hainbat irizpideren arabera sailkatu daitezke:
- Iraupenaren arabera:
- Mugagabeak
- Aldi
baterakoak
- Lanaldiaren arabera:
- Lanaldi osokoak
- Lanaldi
partzialekoak
- Helburuaren arabera:
- Arruntak
- Enplegua sustatzekoak
- Prestakuntza-helburua
dutenak
- Lan-harreman motaren arabera:
- Lan-harreman arrunta ezartzen dutenak
- Lan-harreman
berezia ezartzen dutenak
- Aplikazio-eremu subjektiboaren arabera:
- Orokorra
- Zehatza:
kolektibo espezifikoentzat
- Laguntza edo pizgarriak ematearen arabera:
- Pizgarririk gabeak
- Pizgarria dutenak
Aipatutako irizpideak elkarren artean konbina daitezke, eta kontratu mota desberdinak sortu.
Langileen Estatututik ondorioztatzen denez, ereduzko lan-kontratua lanaldi osoko lan-kontratu mugagabe arrunta izango litzateke.
Langileen Estatutuaren lehen kapituluko 4. atalean (“Lan-kontratu motak”), kontratu mota hauek arautzen dira:
- Lan komuna eta taldekako kontratua (10. art.)
- Heziketa-kontratuak (11. art.)
- Lanaldi partzialeko lan-kontratuak eta txanda-kontratuak (12. art.)
- Etxean lan egiteko lan-kontratua (13. art.)
Langileen Estatutuaren 15. artikuluan beste kontratu mota batzuk arautzen dira, baina kontratuaren iraupenaren arabera; beraz, kontratu mugagabeak eta aldi baterakoak edo iraupen mugatukoak bereizten ditu.
Langileen Estatutuaren 17. artikuluak eta beste arau batzuek talde jakin
batzuen kontratazioa orientatu eta sustatzen dute ofizialki, hainbat neurriren
bidez: dirulaguntzak, Gizarte Segurantzako kotizazioan hobariak... Kasu
horretan, kontratuak baldintza jakin batzuk bete behar ditu.
